Espainiako Gobernuak onartu nahi duen eta bihar, otsailak 3, Espainiako Kongresuan bozkatuko den lan erreforma motz geratzen dela salatu nahi dute sindikatuek, bozketa horren beszperan, kalean eta lantokietan. Eskualdean, Eibarko udaletxe aurrean egingo dute elkarretaratzea, 12:00etan Untzagan, eta, beharginei ez ezik, herritar guztiei ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete sindikatuetatik.
Sindikatuen bi puntutan jarri dute azpimarra. Batetik, erreformak ez dituela bertan behera uzten 2010eko eta 2012ko erreformak kaleratzeak errazteko eta merkatzeko neurriak; bestetik, ez duela bermatzen Hego Euskal Herriko itunek lehentasuna izatea Espainian sinatzen direnen aldean.
- Jarraian, mobilizazioak deitzeko arrazoiak irakur ditzakezue, sindikatuek idatzi duten gutunean -PDF-