Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jole polifazetikoa da Joseba Irazoki, konposizioan ez ezik, inprobisazioa ere gogoz bizi duena. Askotariko musika moldetan aritua: folka, rocka, psikodelia... eta tresnen esperimentazioa ere bada bere jardunetako bat.
Jarduera martxoaren 9an izango da, 19:30ean Musika Eskolako Auditorioan. Entsegu lokaletan 50 eta 70 lagunen bueltan elkartzen badira ere, saioa irekia eta doakoa izango da aforoa (124 lagun) bete bitartean. Izan ere, antolatzaileen esanetan lokaletan horiek elkartzen badira ere Elgoibarren gehiago izan daitezke musikarekin jolasean aritu daitezkeenak.
• EME Eguna, apirilean
EMEkoen asmoa da master class honen ondoren, ekintza gehiago antolatzea urtean barrena. Besteak beste, apirilaren 6an Freddi Pelaez Grabazio ingeniariaren hitzaldia. Etxeko edo lokaletako grabaketak izango ditu hizpide Horrez gain, apirilaren 30ean: EME Eguna egitekoak dira. Musika traste zaharren azoka, bazkaria eta Pedro Muguruzako lokaletan diharduten taldeen kontzertuak izango dira.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko kultur agenda batzeko webgune bat sortu dute herriko hainbat kultur eragilek (2020-01-14)
- Erabiltzeko prest daude Pedro Mugurutzan egin dituzten musikarientzako entsegu gelak (2019-02-22)
- Pedro Mugurutzako eskola zaharrean eraiki dituzten entsegu lokalak aurkezteko batuko da Udala musikariekin (2018-11-28)
- Musika taldeek entseguak egiteko bost lokal sortuko ditu Udalak Pedro Mugurutzan (2018-06-13)