Goizez, 10:00etatik 13:00etara egingo dute azoka, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Stock kale azokan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroak txartel bat jasoko du eta zozketan parte hartuko. 600 euro banatuko dituzte saritan guztira (100 euroko sei sari) eta astelehenean jakinaraziko dituzte zenbaki sariduna.
Oraingoan ere, jende pilaketak saihesteko, dendariek denda atarietara atarako dituzte euren produktuak eta prezio merkeagoan salduko dituzte.
- Stock Kale Azokaren ekitaldi honetan herriko 23 merkatarik parte hartuko dute, honako hauek: Aranburu bitxi-denda, Arauri lurrindegia, Bizkor bizikletak, Casa Astigarraga, Cristina Garcia-estetika eta terapia naturalak, Ecenarro lenceria, Ene Bada, Ikus optika, Modas Ferpi, G & M jantzi denda, Garate jantzi-denda, Goiara drogeria, Ipintza margoak, Iria moda, Iriondo Kirolak, Karkizano, Lagunak koltxoi denda, Lete, Moma jantzi denda, Nalai oinetakoak, Olaia Martinez estetika zentroa, Pitxintxu, Sara jantzi denda, Uzuri Optika.
∞Lotura duten albisteak: