LH1 eta LH2ko umeentzako saioak izan dira, eta guztira 227 ikaslek hartu dute parte. Eulali Moreno elgoibartarrak printzesa ausartaren ipuina kontatu zien umeei. Baloreetan oinarritutako ipuina da, eta besteak beste, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna lantzen ditu.
Orain dela bost urte inguru hasi zen Eulali Moreno (Elgoibar, 1978) ipuin-kontalari lanetan, eta saio horietako protagonistetako bat zen printzesa ausarta. Eulalik berak asmatu eta sortutako pertsonaia eta ipuina. 2021. urte amaieran paperean argitaratu zuen ‘Printzesa ausarta’ ipuin liburua.
∞Lotura duten albistea: