Joseba Irazoki musikariak 'Master Class' irekia emango du eguaztenean

Barren.eus 2022ko mar. 7a, 12:21

Elgoibarko Musikarien Elkarteak (EME) antolatuta, master classa emango du Joseba Irazokik eguazten honetan, martxoaren 9an. Saioa irekia eta doakoa da.

Ibilbide luze bezain oparoa duen abeslari eta gitarra jole polifazetikoa da Joseba Irazoki (Bera, 1974), konposizioan ez ezik, inprobisazioa ere gogoz bizi duena. Askotariko musika moldetan aritua: folka, rocka, psikodelia... eta tresnen esperimentazioa ere bada bere jardunetako bat. Ibilbide oparo horretan ikasitakoaren zati bat ezagutzeko aukera izango dute eguaztenean Elgoibarren emango duen saiora gerturatzen direnek.

Jarduera martxoaren 9an izango da, 19:30ean Musika Eskolako Auditorioan.

Toletxen dauden entsegu lokaletan 50 eta 70 lagunen bueltan elkartzen dira, baina horiez gainera nahi duen edonork parte har dezake, aforoa (124 lagun) bete bitartean.

• EME Eguna eta Freddi Pelaezen hitzaldia, apirilean
EMEkoen asmoa da master class honen ondoren, ekintza gehiago antolatzea urtean barrena. Besteak beste, apirilaren 6an Freddi Pelaez grabazio ingeniariaren hitzaldia. Etxeko edo lokaletako grabaketak izango ditu hizpide. Horrez gain, apirilaren 30ean: EME Eguna egitekoak dira. Musika traste zaharren azoka, bazkaria eta Toletxeko lokaletan diharduten taldeen kontzertuak izango dira.

 

Lotura duten albisteak: