Merkatariek denden aurrean ipini zituzten ikusgai eta salgai merkatutako produktuak eta herriko jendea erosketak egitera gerturatzea eragin zuen horrek. Stock Kale Azokan erosketak egin zituzten bezeroek Txankakuaren zozketan parte hartu zuten gero. 400 euro banatuko zituzten 100 euroko lau saritan banatuta. Honako hauek jaso zuten saria Txankakuako dendetan gastatzeko: Ainara Uranga, Amaia Mendikute, Ana Jorge eta Agurtzane Bikuña.