2020ko Adour-Bidasoa margo lehiaketan epaimahaiaren sari berezia eskuratu zuen mendaroarrak 'Morphosis' lanarekin, eta sari haren harira antolatu dute orain erakusketa. 60 margolarik baino gehiagok hartu zuten parte, eta sari nagusia Jean Claude Juliette 'Juliet June' margolari donibane lohizunarrak eskuratu zuen, 'Glamping' lanagatik. Bi artista hauen obra jarriko dute orain jendaurrean, Donibane Lohitzuneko Dukontenia etxean.
∞Lotura duten albisteak: