Lagunak pilota eskolako pilotariak emaitza onak lortzen ari dira azken aldian. Taldeko palistek gomazko paletako Udaberri Saria irabazi zuten aurreko asteburuan, eta joan den asteburuan esku pilotan gailendu da Lagunak taldeko bikotea.
Hirugarren mailako Udaberri Sariko finala jokatu zuten Lagunak eta Murumendi taldeko bikoteek Lasarte Orian, zapatuan. Eneko Etxaniz eta Beñat Basurtok 22 eta 15 irabazi zieten Oier Landa eta Julen Ariztimuñok osatutako Murumendiko bikoteari. Lasarte Oriakoa den Axier Arteaga pilotari profesionalaren eskutik jaso zuten elgoibartarrek irabazlearentzako garaikurra.
Hortaz, urteko bigarren txapela eskuratu dute Etxanizek eta Basurtok, Gipuzkoako txapelketa irabazi baitzuten urte hasieran, kadeteen 3. mailan.
∞Lotura duten albisteak:
- Etxaniz eta Basurto, Gipuzkoako txapeldun (2022-01-03)