Skate Egunaren aurreneko edizioa giro onean joan zela azaldu dute antolatzaileek. Goiz partean ‘Ipar’ surf eta skate eskolakoek emandako ikastaroetan parte hartzeko aukera izan zuten izena emandako gaztetxoek, eta arratsaldean erakustaldia eman zuten Maria Elosegi eta Alexis Navia skaterrek. Hala, haien trebezia eta trukoak ikusiaz ikasteko aukera izan zuten hasiberriek eta zaleek. Nahi izan zuten skatelari guztiek parte hartu zuten skate libre saioarekin amaitu zen Skate Eguna.