Maria Elosegi eta Alexis Navia skaterrek erakustaldia emango dute Skate Egunean

Barren.eus 2022ko mar. 24a, 11:14

Elgoibarko Udalak Skate Eguna antolatu du zapaturako. Hainbat ekitaldi izango dira 10:00etatik 18:00etara bitartean Basarteko patinatzeko pistan.

Besteak beste, skate ikastaroak, skate librea, zozketak eta musika izango dira Skate Egunean. 9 eta 15 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, aurrez izena emanda. Horretarako, interesa duen orok lau modu izango ditu apuntatzeko: 690 000 547 telefonora deituz, Ludotekan, Gaztelekuan edo ekitaldiko karteleko QR kodea eskaneatuz. Aldiz, arratsaldean egingo duten skate libre saioan nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, eta antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herriko skatelariak.

Horrez gainera, Alexis Navia (goiko irudian) eta Maria Elosegi skatelariek ikuskizuna emango dute. 

2022 03 10 elgoibar skate eguna kartela