Elgoibarko merkataritza sustatzearekin lotutako hainbat jardueratarako erabiliko dutela dirulaguntza hori jakitera eman dute hitzarmenaren sinatzaileek. Besteak beste, prestakuntza, komunikazio, animazio eta sustapenaren alorretan egingo dute lan, baita Elgoibarko aisialdiko sektorean ere. Izan ere, "asoziazionismoa" sustatu nahi dutela esan dute bi aldeek, herriko merkataritzaren "irudi bateratua eta erakargarria" sustatzeko eta sendotzeko, eta bezeroak fidelizatzeko. Horretarako, kanpainak erabiliko dituzte. Aipaturiko estrategiak martxan jarrita, herritik kanpora doan "gastu-ihesa" saihestu nahi dute, eta inguruko herrietako bezeroak erakarri.
Elgoibarklik plataforma digitalaren 2022rako ekintza-plana gauzatuko dutela ere esan dute, plataforma indartzeko helburuarekin.
∞Lotura duten albisteak:
- 26.800 euroko dirulaguntza emango dio Udalak Txankakuari tokiko merkataritza indartzeko eta Elgoibarklik sustatzeko (2021-05-26)
- 'Elgoibarklik' plataforma digitala ekimenera bat egin duten 77 establezimendurekin abiatuko da (2020-12-15)
- Herriko merkataritza suspertzeko indarrak batu dituzte Txankakuak eta Elgoibarko Udalak (2020-11-17)