Hileko azken zapatuko ferian txosna jarri nahi duten elkarteek izena eman behar dute apirilaren 19rako

Barren.eus 2022ko apirilaren 6a

Maiatzeko ferian berreskuratuko dute hileko azken zapatuko feriako txosna, eta hura kudeatzeko interesa duten elkarteek izena eman beharko dute.

Izena emateko epea, apirilaren 19ra artekoa izango da, esteka honetan: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do.

Maiatzetik aurrera pandemia aurreko egitaraua izango du feriak: azoka, txosna, umeentzako tailerrak, kale kantariak eta ganadu erakusketa.