Eibarren izango da gazta azoka. Orain gutxi berritu duten Errebal Plazan egingo dute estreinakoz. Goizez egingo dute, 08:30etik 13:00era. Ardi, ahuntz eta behi gaztak egiten dituzten bost gaztagilek hartuko dute parte, tartean Elgoibarko Mauxitxak.
Honako hauek izango dira azokan egongo diren gazta ekoizleak:
- Enrike Gisasola (SOSOLA Baserria – Eibar) – Ardi gazta ekologikoa
- Beñat Egaña (GOIENETXE Baserria -Mutriku) – Ardi gazta
- Iñaki Ansola (MAUSITXA Baserria – Elgoibar) – Idiazabal J.I. ardi gazta
- Nagore Martin (EGOTZA Baserria – Soraluze) – Ahuntz gazta
- Ruben Markina (MALLEGOI Baserria – Mallabia) – Axeleku behi gazta