Jakinarazi dutenez, lagunkoitasunaz, orain arte eginiko ibilbideaz eta etorkizuneko planez jardun zuten Lagunkoia taldeon topaketan. Izan ere, pandemia osterako ekimenak prestatzea eta martxan jartzea nahi dute.
Inguru fisikoa eta soziala aztertu eta egin beharreko moldaketak proposatuz, adinekoek eta, oro har, herritarrek udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzeko helburuarekin sortu zuten Euskadi Lagunkoia ekimena duela hamar urte, 2012an, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzu Saila izan zen egitasmo honen sortzailea, Matia Institutuaren laguntzarekin. Nahiz eta jatorriz, Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) bultzatutako egitasmoa –Age-friendly environments programme–, dagoen Euskadi Lagunkoia egitasmoaren oinarrian, eta bateko eta besteko 250 dira dagoeneko Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarera batutakoak.
Jaurlaritzaren nahia da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerriek ere lagunkoi izenda dezatela euren burua –izendapen horrek berekin dakartzan betekizun guztiekin–, eta prozesu guztia pertsona nagusien parte-hartzearekin egin nahi –behar; ezinbestez– denez, erretiratuen elkarteak ere inplikatu dira zeregin honetan. Elgoibarko Udalak 2018an egin zuen bat Euskadi Lagunkoia programarekin. Elgoibar Lagunkoiak herritar guztien artean, adinekoak erdigune eragile gisa hartuta, udalerriko auzo eta inguruneak hobetzea du helburu.
∞Lotura duten albisteak: