Honakoak dira udaberriko merkataritza kanpainarekin bat egin duten Mendaroko saltoki txikiak: Roteta, Coviran, ArtFruit, Morroskillo, Itxasertz, Perosanz, Puxika, Farmazia, Anton, MªAsun, Saint Gerons, Leire, Lutximak, Lasaitze, Ederki, Nahia, Nora, Euskonatura, Olatz ileapaindegia eta June galletiak.
Maiatzaren 19ra arte, denda horietan 10 euro edo gehiagoko erosketak egiten dituztenek zozketa txartel bat jasoko dute erosketa bakoitzeko, eta denen artean hiru saski zozkatuko ditu Udalak. Saskiek 100 euroko balioa izango dute eta produktuak Mendaroko establezimenduetan erositakoak izango dira. Sariok ikusgai ipiniko dituzte Pagoerrotako lokalean (Herriko Enparantza 10, behea). Sariak arreta zerbitzuan jasoko dira, tiketa aurkeztuta, maiatzak 30a baino lehen. Bestela, ordezkoarentzako izango da (ekainaren 6a artekoa izango du aurkezteko).
• Merkataritzaren Eguna, maiatzaren 21ean
Udaberriko kanpainarekin batera, maiatzaren 21ean Merkataritzaren Eguna ospatuko dute Mendaron, eta ospakizun horri indarra emate aldera, 11:00-14:30 bitartean, bigarren eskuko azoka eta herriko zenbait denden postuak jarriko dituzte Goñati pilotalekuan.
Egun horretan, halaber, udaberriko kanpainako zozketa egingo dute, kanpainan zehar parte-hartu duten bezeroen artean.