Umeek ezagutzen dituzte Tartalo, Mari, Basajaun eta Basandere buruhandiak, azken bi urteetan ospatu ez diren San Bartolome jaien harira antolatu dituzten erakusketetan ikusita, baina pandemiaren ondorioz, buruhandi hauek ez dira gaur arte kalera irten.
Hainbat zalantza argitu dituzte gaurkoan umeek. Buruhandi berriek bizkor antxitxika egiten duten edo gogor jotzen duten jakin nahi baitzuten, eta baita umeak joteko ze erreminta erabili behar zuten ere. Bastoi itxurako goma-aparrezko tresna batekin jo dituzte.
Jendetza ibili da dultzaineroen doinuek girotuta egin duten erraldoien, buruhandien eta zezenzikleten kalejiran.
ARGAZKI-BILDUMA: Erraldoien eta buruhandien kalejira.
∞Lotura duten albisteak: