Bilbo (Ondalan), Txantrea eta Bergarako erraldoien konpartsek hartuko dituzte Elgoibarko kaleak maiatzaren 28an, Elgoibarko erraldoiekin batera. Egun osorako egitaraua prestatu du Elgoibarko Udalak Erraldoien Topaketarako. Hona antolatu dutena:
Maiatzak 28, zapatua
- 10:00etan, Diana Mauxitxa txarangarekin.
- 12:00etan, Kalegoen plazan Erraldoien Erakusketa.
- 12:00etatik aurrera, kale animazioa Elgoibarko Dultzaineroen, Txantreako Dultzaineroen, Arrasateko Dulzaineroen, Bilboko Dultzaineroen eta Mauxitxa txarangaren eskutik.
- 17:30ean, Erraldoien kalejira. Ibilbidea: Kalegoen plaza, Santa Ana kalea, San Ignazio kalea, San Bartolome kalea, San Frantzisko kalea, Maala, San Frantzisko kalea, Errosario eta Kalegoen plaza
• Zapatuan estreinatuko dituzte buruhandi berriak
Umeek ezagutzen dituzte Tartalo, Mari, Basajaun eta Basandere buruhandiak, azken bi urteetan ospatu ez diren San Bartolome jaien harira antolatu dituzten erakusketetan ikusita, baina pandemiaren ondorioz, buruhandi hauek ez dira oraindik kalera irten. Zapatuan, apirilaren 30ean, estreinatuko dituzte. Erraldoiak eta Buruhandiak eta zezenzikletak kalejiran irtengo dira Kalebarren plazatik, 17:30ean, eta Lekueder plaza buruhandirik gabeko gunea izango da.