Eskualdeko gaztagileen erakuslehio izan da hileko azken zapatuko feria

Barren.eus 2022ko mai. 2a, 08:15

Ardi, behi eta ahuntz esnez eginiko gaztak saldu zituzten eskualdeko bost gazta-ekoizlek apirileko ferian.

Debabarrena eskualdean ekoizten diren gaztak dastatu eta erosteko aukera izan zuten herritarrek joan zen zapatuan, hileko azken zapatuko feriaren barruan. Elkarrengandik gertu dauden arren, bata bestearengandik desberdinak diren gaztak ekoizten dituzte Debabarrenako gaztagileok. Ahuntz gazta ekoizten du Soraluzeko Egotzak, behi gazta Mallabiako Axelekuk eta ardi gazta egiten dute Elgoibarko Mausitxak, Mutrikuko Goienetxek eta Eibarko Sosolak.

Gazta azokaz gainera, ohiko ekoizleek ere hartu zuten parte ferian: Lizundia Txabola, Lizagasar eta Zortziko Eztia. Maiatzeko feriatik aurrera pandemia aurreko egitaraua izango du feriak: azoka, txosna, umeentzako tailerrak, kale kantariak eta ganadu erakusketa.

 

2022 04 30 gazta azoka debabarrena feria elgoibar BARREN

2022 04 30 gazta azoka debabarrena feria elgoibar BARREN 1