Maider Insaustik eta Izaro Etxegibelek eskuratu dituzte Elgoibar Bizi-bizixa kontsumorako bonoak

Barren.eus 2022ko mai. 4a, 08:12

Elgoibarklik tokiko saltokiaren online salmentarako plataforma bultzatzeko, Elgoibar Bizi-bizixa kontsumorako bi bonu zozkatu ditu Elgoibarko Udalak, bakoitza 30 euroko balioarekin.

Maider Insausti eta Izaro Etxegibel izan dira zortedunak (ikus zozketa). Guztira 357 lagunek parte hartu dute zozketan.

2022ko udaberriko kontsumo-bonuen kanpaina honetan Udalak 25.000 euro inbertituko ditu eta 3.300 merkataritza-bonu izango ditu. Maiatzaren 13ra bitartean, herritarrei %25eko deskontua egingo diete kanpainara batutako dendetan gutxienez 5 euroko eta gehienez 60 euroko gastua egiten dutenean, beti ere bono-txartelak agortu ez bazaizkie dendetan. 43 denda batu dira kanpainara. Deskontuak honakoak izango dira:

  • 5 eurotan baloratutako erosketetan: 1,25 euroko deskontua
  • 10 eurotan baloratutako erosketetan: 2,5 euroko deskontua.
  • 20 euroko balioa duten erosketetan: 5 eurokoa
  • 30 eurotan baloratutako erosketetan: 7,5 eurokoa
  • 60 euroko balioa duten erosketetan: 15 eurokoa