Elgoibarko eta Soraluzeko Karakate Bizirik plataformak antolatuta, Karakatera mendi martxa egin zuten atzo. Bi herrietatik irten ziren protesta-martxak eta 12:00etan egin zuten bat mendigainean. Izan ziren, baita ere, Bergara aldetik zein Donostialdeatik etorri zenik ere. Partaideen artean, berriz, Soraluzeko eta Elgoibarko udal ordezkariak ere izan ziren. Soraluzetik Iker Aldazabal alkatea eta Unai Larreategi oposizioko burua, eta Elgoibarko udal ordezkariei dagokienez, EH Bilduko zinegotziak eta Elkarrekin-Podemosekoa izan ziren.
Ekimenaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. "Gaur Karakateko tontorrean elkartu gara Soraluze eta Elgoibartik igotako hamarnaka lagun, zentral eolikorik ez dugula nahi eta Karakate Bizirik nahi dugula aldarrikatzeko. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi eta adi hurrengo ekimenei", adierazi dute.
- ARGAZKI-BILDUMA: Protesta-martxa (argazkiak Ander Izagirre eta plaentxia.eus)
Hona dronearekin hartutako irudiak
∞Lotura duten albisteak:
- Karakaten ipini nahi duten zentral eolikoaren kontrako protesta-martxa antolatu dute maiatzaren 8rako (2022-05-03)
- Karakaten eraiki nahi duten zentral eolikoari buruzko hitzaldia antolatu du Karakate Bizirik-Elgoibar taldeak (2022-04-27)
- Zentral eoliko bat eraikitzeko proiektua geratzeko eta Karakate babesteko taldea sortu dute (2022-04-05)
- Elgoibar ere "ukitzen" du Karakaten ipini nahi duten parke eolikoak Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera (2022-03-04)
- Morkaikok lantalde bat sortu nahi du Karakaten haize errotak ipintzeko egitasmoari erantzuteko (2022-02-22)
- Karakaten bi haize errota ipintzeko egitasmoa aurkeztu du Capital Energy enpresak (2022-02-22)