Atzo egin zuten idazlan lehiaketaren sari banaketa baliatu zuten taldea jendaurrean aurkezteko eta egiten dutenaren berri emateko. Bi astean behin elkartzen dira Aita Agirren, idatziz eta irakurriz elkarrekin gozatzeko. "Helburua idaztea da, idazten ikastea, idatzitakoa partekatzea, ozen irakurtzea, idazten dituzten gauzei buruz hausnartzea eta, batez ere, elkar ezagutu eta jolasen bidez idaztea, ondo pasatzea", adierazi dute. Horretarako, hainbat baliabide erabiltzen dituzte, objektuak, musika, ikus entzunezkoak, e.a.
Datorren ikasturtera begira ere jarraitu nahi dute, eta interesa duen oro animatu nahi dute taldean parte hartzera. Interesa duenak euskara@elgoibar.eus helbidera idatzi behar du.