“Inor ez da ilegala. Eskubide guztiak denontzat”, lemapean Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak hasitako kanpainarekin bat egin du Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak, eta sinadura bilketa egingo dute, 19:00etatik 20:00etara, herriko plazan.
NAN edo Nortasun Agiri Nazionala duten 18 urtez gorakoek bakarrik sinatu ahal izango dute. Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimendutik jakinarazi dute 500.000 sinadura behar dituztela herri-ekimen legegilearen tresna erabilita, Kongresuari gaia eztabaidatzeko eta legea onartzeko proposatzeko. Sustatzaileek ohartarazi dute migranteak oinarrizko zerbitzu publikoetatik baztertuta daudela, hala nola hezkuntza eta osasunetik, eta asko, gainera, lanean esplotatuta daudela. Era berean, gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima ere izan daitezkeela nabarmendu dute eta justizia soziala eta erreparazioa eskatu dute haientzat.
Duela hilabete ere, joan den apirilaren 8an, batu zituzten sinadurak Mendaron, eta 52 herritarrenak sinatu zuten pertsona migranteak erregularizatzearen alde. Ikus ondorengo argazki collagean.