Etxean energia aurrezteko moduez jardungo dira Jubilatuen Biltokian

Barren.eus 2022ko mai. 30a, 13:14

Etxean energia aurrezko dauden moduak aztertuko dituzte ekainaren 1ean, eguaztenean, Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko erabilera askotariko gelan.

 Kontsumobidek, Elgoibarko Udalak eta Jubilatuen Biltokiak elkarlanean antolatu dute hitzaldia, eta kontsumobideko teknikariak emango du hitzaldia. Besteak beste honako kontu hauen inguruan arituko da: kontsumo eraginkorra etxean, etiketa energetikoa, ohiko gastuak eta etxeko hornidura, hornitzaileen kontratazioa, fakturen berrikuspena eta erreklamazioetarako bideak.

Hitzaldia 17:00ean hasiko da.