Elgoibarko Udalak eta Debemenek hitzarmena sinatu dute 2022rako

Barren.eus 2022ko eka. 1a, 18:00

Elgoibarko Udalak eta Debemenek hitzarmena sinatu dute 2022ko nekazaritza eta abeltzaintza azokak antolatzeko eta kudeatzeko.

Batetik, Udalak 34.000 euro bideratuko ditu zeregin horretara, azokak antolatu eta kudeatzeko, bai eta azoka horien osagarri izango diren hainbat jarduera antolatzeko ere, batez ere Elgoibarko baserrietan ekoitzitako edo landutako tokiko eta sasoiko produktuen kontsumoa bultzatzeko, 'Baserrikoa' izeneko ekimenaren barruan.

Eta bestetik, arekak garbitzeko eta landa-bideak sasiz garbitzeko lanak ere arautu dituzte hitzarmenean. Era berean, Elgoibarko Udalak Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteko bazkide gisa ordaindu behar duen 2022ko kuota ere zehaztu dute.