Betiko formatua izango du probak, bizikletaz, zakua bizkarrean dutela eta korrika egin beharko dute, aspaldiko urteetako ibilbide bera. Oraingoz berritasun bakarra, izen ematea aurrez egin daitekeela da: HEMEN
Egunean bertan ere egongo da, baina, izena emateko aukera, 17:00etatik 18:30era. Antolatzaileek zehaztu dute Kalegoen plazan izango dela Kimetz elkartean beharrean, gauzak errazte aldera. Aurrez izena emandakoek egunean bertan jaso beharko dute dortsala, 18:30ak baino lehenenago. Elgoibar edo Mendaron lan egin edo bizi direnek baino ezin dute izena eman.
Jokatu zuten azken Nahaste Borrastean, 2019koan, 21 lagunek hartu zuten parte eta Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez izan dira azkarrenak, beste behin ere. Bederatzigarrengoz irabazi zuen Larizek eta hamalaugarren garaipena izan zen Lendinezentzat.
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2019ko Nahaste Borrastean, 35. ekitaldian, Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez gailendu ziren; 2018ko Nahaste Borrasten Lariz eta Lendinez izan ziren irabazleak; 2017ko Nahaste Borraste Iñigo Larizek eta Ainhoa Lendinezek irabazi zuten; 2016ko Nahaste Borrastea Iñigo Larizek irabazi zuen; 2015ekoan ere Iñigo Lariz gailendu zen; 2014koa Jorge Gonzalezek;2013koa Jose Antonio Ruizek; 2012. urtekoa,2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen, 2009koa David Condek, 2008koa ñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta 2006koa David Condek irabazi zuen.