Jokatu zuten azken Nahaste Borraste, 2019koa, irailean egin zuten, Kalegoen plazan gertatutako ezbeharraren ostean uda azkenera atzeratu behar izan baitzuten antolatzaileek. Gero bi urteko etena etorri zen, pandemiaren eraginez. Gaur, ohiko datan jokatuko dute 36. ekitaldia izango dena, 19:00etatik aurrera. Ibilbidea ere azken urteetako bera izango da: bizikletaz (7 kilometro), zakua bizkarrean dutela (400 metro) eta korrika (1,5 kilometro) egin beharko dute, aspaldiko urteetako ibilbide bera.
Aurrez izena emandakoek gaur jaso beharko dute dortsala, 18:30ak baino lehenenago. Izena eman nahi dutenek 17:00etatik 18:30era izango dute aukera, Kalegoen plazan.
2019ko Nahaste Borrasten 21 lagunek hartu zuten parte, eta Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez izan ziren azkarrenak. Bederatzigarrengoz irabazi zuen Larizek eta hamalaugarren garaipena izan zen Lendinezentzat.
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2019ko Nahaste Borrastean, 35. ekitaldian, Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez gailendu ziren; 2018ko Nahaste Borrasten Lariz eta Lendinez izan ziren irabazleak; 2017ko Nahaste Borraste Iñigo Larizek eta Ainhoa Lendinezek irabazi zuten; 2016ko Nahaste Borrastea Iñigo Larizek irabazi zuen; 2015ekoan ere Iñigo Lariz gailendu zen; 2014koa Jorge Gonzalezek;2013koa Jose Antonio Ruizek; 2012. urtekoa,2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen, 2009koa David Condek, 2008koa ñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta 2006koa David Condek irabazi zuen.