Junior mailako txirrindularientzako lasterketa izango da eta 95 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute bi aldiz Bergararaino joan eta beste birritan Kalbarioko gaina igoz.
Herriko Enparantzan hasi (16:00) eta amaituko da lasterketa. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 18:20ak aldera ailegatuko dira lehenengo txirrindulariak helmugara, lasterketa azkar badoa eta 18:30ean motelago badoa, 38 kilometro orduko bataz besteko abiadurak moteletik gutxi daukan arren.
Mendaroko Txirrindulari Elkarteak eta Gipuzkoako Txirrindulari Federazioak antolatzen dute Javier Ezenarro Oroitzarrea, Mendaroko Udalaren babesarekin.
Iaz, Ampo-Ikolan Sports taldeko Unax Iztueta Olano izan zen irabazlea.