Ekimen hau Jubilatuen Astearen barruan egin ohi izan dute orain arte azaro amaiera aldera, baina urrian eguna luzeagoa denez eta tenperatura aldetik egun epelagoak izan ohi direnez, data aurreratzea erabaki dute. Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta jubilatuen biltokiko bulegoan egin daiteke, astelehenetan edo ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara. Urrezko ezteiak betetzen dituztenen izenematea egiteko Familia Liburua eraman beharko da. Irailaren 19an itxiko dute izena emateko epea, baina antolatzaileek eskatu dute lehenbailehen emateko izena.
Jubilatuen Astea urtero bezala ospatuko dute azaro amaieran, eta horren barruan egingo dituzte txokolatada, gabonetako saskien zozketa eta kina, besteak beste. Jarduera horiek Elgoibarko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenean jasota daudela zehaztu dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Udalak 7000 euroko diru-laguntza emango dio Jubilatuen Biltokiari 2022an hainbat jarduera burutzeko (2022-06-21)
- Ezkonduta urrezko ezteiak bete dituzten hiru bikote omendu dituzte (2020-11-30)
- Hamabi tableta eman dizkio La Caixak Elgoibarko Jubilatuen Biltokiari (2020-11-25)
- 2019an urrezko ezteiak bete dituzten bikoteak omendu dituzte (2019-11-28)