Ezkonduta urrezko ezteiak bete dituzten hiru bikote omendu dituzte

Barren.eus 2020ko aza. 30a, 12:47

Aurten urrezko ezteiak bete dituzten hiru bikote omendu dituzte Elgoibarko Jubilatuen biltokiak eta Udalak.

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak jubilatu eta pentsiodunen astea antolatzen du urtero, Udaleko Ongizate Sailarekin elkarlanean, azaro bukaeran. Aurten, baina, ezin izan dute antolatu, koronabirusaren pandemia dela-eta. 80 urtetik gorako herritarrentzako antolatzen duten bazkaria izaten zen ekitaldi jendetsuena, eta ekitaldi horren barruan omentzen zituzten Urrezko Ezteiak (50 urte ezkonduta) betetzen zituzten herriko bikoteak. Horixe izan da mantendu duten ekitaldi bakarrenetarikoa. Herriko alkate Ane Beitiak eta Gizarte Ongizateko zinegotzi Blanca Larrañagak lora sorta bat eta oroigarri bana eman diete aurten urrezko ezteiak bete dituzten hiru bikoteri. Eta horiez gainera, Elgoibarko jatetxe batean gastatzeko janari-bonua oparitu diete. Bonua, jatetxeek ateak berriro ireki bezain pronto erabili ahal izango dituztela zehaztu dute Udaletik.
 • Gabonetako Otarraren zozketa
Gabonetako Otarraren zozketa ere antolatu dute, aurtengo zozketa ateak itxita egingo badute ere. Era berean, hildakoen omenezko meza ere egingo dute, domekan, 11:30ean, San Bartolome elizan. Azkenik, “Cuidar de ti-cuidar de mi: transformando el cuidado” tertulia antolatu dute azaroaren 30erako. Kontxi Lopezek gidatuko du solasaldia, 16:30ean, Jubilatuen Biltokian.

 

2020 11 30 elgoibar udala jubilatuen biltokia urrezko ezteiak

∞Lotura duten albisteak: