Joan den urteko abenduaren 10eko ufaletan urak estalita gelditu zen San Juan plazako jolas-parkea, eta kalteak izan zituen. Elgoibarko Udalak maiatza amaieran hasi zituen parkea eraberritzeko lanak. Joko guztiak ordezkatu dituzte eta kautxuzko zoladura berria jarri diote. Gainera, auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez, parkea plaza bereko gune eguzkitsuago batera lekuz aldatu dute, eta lehen parkea zegoen eremuan lorategi-gune bat sortu dute. 110 metro koadroko azalera du jolas-parke berriak, eta 37.292,92 euroko (BEZ gabe) aurrekontua izan dute lanek.
∞Lotura duten albisteak:
- Altzolako haur-parkea berritzen ari dira (2022-05-19)