Bideoa: Mendaroko euskal dantza taldeko haur eta nagusien dantza-saioa

Barren.eus 2022ko uzt. 29a, 08:20

Izan dute euskal dantzek gaur baino indar handiagoa Mendaron. Hogeita sei lagun aritu dira aurten dantza ikasten Azpilgoetako Kultur Etxeko lokalean, sei ume eta hogei nagusi. Edo beste irakurketa bat eginda, hogeita bost neska eta mutil bakarra, eta uztailaren 24an plazara irten ziren dantzara, Santana jaietan.

Mimoz prestatu zuten jaialdia, badagoelako gogo bat euskal dantzei duten balioa ematekoa eta garai batean Mendaron izan zuten indarra itzultzekoa. Gogo horregatik berezia izan zen domekako dantza saioa, eta baita ere,  1992an Rogelia Horrillok jositako arropekin irten zirelako jendaurrean dantza egitera. Ordubete inguruko saioa egin zuten eta bukaeran, Amaia Aguriagoikoa eta Imanol Arantzamendi dantza-irakasleak, Leonor Barreras taldeko dantzari beteranoena eta Rogelia Horrillo jostuna omendu zituzten. Horrilloren partez haren alaba Nuria Guerolak jaso zuen lore-sorta.

 

∞Lotura duten albisteak: