Giro onean joan zen Santumotz Eguna

Barren.eus 2022ko abu. 20a, 12:04

Erromeriaz gainera beste hainbat ekitaldi egin zituzten abuztuaren 7an egin zuten Santumotz Egunean.

Aubixatik Hiru-Iturrira bidean, Urkiola-Txiki baserriaren alboan dagoen Santumotz lautadan egin zuten Santumotz Eguna, bertan dagoen ermitaxoaren bueltan. Hasteko Hitzaren liturgia elizkizuna egin zuten. Gero, salda eta txorizoa banatu zituzten Idotorbera igotakoen artean. Jarraian auzoko harrijasotzaile Imanol Albizu 'Goikoetxe'k erakustaldia eman zuen. Bertsolariek eta trikitilariek giroko zuten giroa eta Toka txapelketa ere egin zuten. Lisagasar Sagartokiak emandako produktuak eraman zituzten etxera irabazleek. Otarra bat ere zozkatu zuten eta Andres Egidazuri tokatu zitzaion, hain justu ere, Santumotz sainduaren irudia egin zuen artista elgoibartarrari.

Santumotzeko lautadan hasi zuten erromeriak San Pedro jatetxean izan zuen segida.

2022 08 07 SANTUMOTZ eguna erromeria trikitilariak

2022 08 07 SANTUMOTZ eguna erromeria jendea

2022 08 07 SANTUMOTZ eguna erromeria 1

2022 08 07 SANTUMOTZ eguna erromeria lizagasar postua

2022 09 01 santumotrz erromeria goikoetxe harrijasotzailea 08 07

2022 08 07 SANTUMOTZ eguna erromeria Toka

2022 08 07 SANTUMOTZ eguna erromeria toka irab

2022 08 07 SANTUMOTZ eguna erromeria TOKA IRAB2

∞Lotura duten albisteak: