Hamabost bat gaztek hartu dute parte Gune Askekoek Deba ibaia garbitzeko antolatutako ekimenean. Herriko Antzoki paretik hasi eta hiru bat orduan jardun dute ibaia garbitzen, Giza Eskubideen parkeraino. Uretan batzuek eta horiek batutako hondakinak sokekin jasotzen besteak. Bi edukiontzi bete dituzte.
Era guztietako zaborra topatu dute ur azpian eta ibai bazterretan, tabernetako mahai, aulki eta eguzkitakoak, plastikoak, burdin zatiak, andikano eta maltzaga arteko bidegorritik ufalek eraman zituzten hesituren zatiak, errepideetako trafiko seinaleak, autoen zatiak, e.a. Hondakinez gainera, Deba ibaiko biziarekin ere egin dute topo gazte boluntarioek, angila dezente ikusi baituzte ibaiondoan.
Jendearen kontzientzia pizteko ahalegina egiten da horrelakoetan, eta ibaian zebiltzan gazteak ikustean ekimenarekiko hitz onak eduki zituzte zenbait herritarrek. "Bazen ordua norbaitek aulki eta mahai horiek hortik ateratzeko", zioen batek. Txankakoa zubitik gazteak ikusi dituen beste herritar batek "meritua" eman dio ekimenari, eta horrenbeste zabor nola bota dezakegun ibaira gogoeta egiten zuen hirugarren batek, "ez dago eskubiderik", zioen. Ibai garbiketa egin duten hamaikagarren aldia izan da aurtengoa, 2019an egin zuten hamargarrengoa eta gero.
• Bertso poteoa eta kamiseta banaketa
Arratsaldean izango dute segida Gune Askekoek gaurko antolatutako ekintzek. Gune Askeko jaietako logotipo lehiaketa irabazi duen irudiarekin sortutako kamisetak banatuko dituzte 18:00etan, Maalan. Ondoren 19:00etatik aurrera, bertso poteoa egingo dute.
ARGAZKI-BILDUMA: Deba ibaiaren garbiketa 2022