Iaz, jairik ospatu ez arren ere irten zen Mauxitxa txaranga Lanaren Diana jotzera, eta arrazoi gehiagorekin aurten bi urtean egin gabeko jaiak ospatu ostean, askorentzat lanera itzultzeko sasoia dela gogora ekartzeko. Kalebarren plazatik irten dira txaranga eta honen segizioa, 07:00ak puntuan, eta ibilbidea osatuz joan ahala, handitu da segitzaileen kopurua. Erritmo bizian zeharkatu dituzte ia hutsik zeuden kaleak eta 7:30ak inguruan amaitu dute kalejira
Lanaren Diana 1976an jo zuen estreinakoz Mauxitxak. Jaime Arrese orduko alkateak afari bat agindu zien txarangako lagunei, irailaren 1ean goizean irteten baziren, oporren bueltan jendea lanera bidaltzeko. Esan eta egin. Ordutik ohitura bilakatu da iraileko lehen lanegunean lanaren diana jotzea, eta elgoibartarrak Mauxitxarekin hasten dira lanean abuztuko oporren ostean, ahal den umorerik onenarekin.
- ARGAZKI-BILDUMA: Mauxitxaren lanaren diana (2022-09-01)
Diana, bideoan: