Sanbartolomeak agurtu eta egun gutxi batzutako atsedenaren ostean, Arriaga auzoak hartuko du jaien lekukoa, San Antolinak ere bueltan baitira, auzoetako beste jai batzuek moduan, abuztu hasieran ospatu zituzten Sallobentekoak, esaterako.
Arriaga auzoko bizilagunek 2003an berreskuratu zuten San Antolin festak ospatzeko ohitura, 30 urteko etenaren ostean. Kaxeta Auzo Elkarteko kideek aurtengorako ere jai egitarau oparoa prestatu dute, eta ez da faltako jaietako ikur bihurtu diren txapel eta oliba-hezur jaurtitze txapelketak, bertso afaria edo herri kirol saioa, besteak beste.
Irailaren 2an, San Antolin Egunean, hasiko dira jaiak Arriagan, 11:00etan egingo duten mezarekin. Hona hemen egitarau osoa:
Hona hemen egitarau osoa:
IRAILAK 2, BARIKUA (San Antolin Eguna)
- 11:00 Meza
- Jarraian, salda eta txorizoa.
- 18:30 Txapel eta oliba hezur jaurtiketa.
- Ondoren, triki kalejira Laja eta Lutxurdiorekin.
- 21:00 Bertso afaria Iker Zubeldia eta Maialen Akizurekin. (25 euro)
- Ondoren, erromeria Laja eta Lutxurdiorekin.
IRAILAK 3, ZAPATUA
- 16:30 Umeentzako jolasak
- 17:00 Mus txapelketa
- 18:00 Tortilla txapelketa.
- 18:30 Herri kirolak: Mikel Agirre, Uxue Ansorregi, Karmele Gisasola eta Unai Osa.
- 21:00 Triki-afaria (22 euro).
- 22:30 Jone Uria eta Julene Otegi musikarien erromeria.
- 01:00 Errifaren zozketa
1. saria: Kanariar Uharteetarako bidaia
2. saria: Janariz eta edariz beteriko eskorga. - 02:00 Txokolatada