Bi egunetan ospatu dituzte aurtengo Sallobente jaiak

Barren.eus 2022ko abu. 11a, 13:12

Abuztuaren 6an eta 10ean ospatu zituzten Sallobenteko jaiak. Auzotarren egun osoko egitaraua prestatu zuten lehen egunerako, goizetik hurrengo eguneko goizaldera artekoa.

Abuztuko egun hauetan herrian geratzen diren lagunen artean estimazio handia edukitzen dute Sallobente auzoko jaiek eta bi urtean egin gabe egon ostean, gogoz zeuden auzotarra zein bisitariak sallobente jaietaz gozatzeko. Abuztuaren 6an Naiara eta Lanberri trikitilariek girotu zuten goiz partea eta bazkal odurako bakailao jana prestatu zuten, bereziki, auzoko aiton-amonentzat. Arratsaldean umeak izan ziren protagonista nagusiak, eurentzako jolasez gainera Niala magoak ikuskizuna eman baitzuen Sallobenteko berdegunean. Arratsalde-iluntzea koskortuagoentzako izan zen. Emakumezkoen Bolo Txapelketa jokatu zuten lehenik eta gauean erromeria egin zuten Bide Batez taldearekin, eta goizaldera arte luzatu zen festa.

San Lorentzo Egunean, abuztuaren 10ean, sainduaren irudiarekin egin zuten prozesioa eta meza izan ziren ekitaldi bakarrak.

2022 08 06 Sallobente jaiak Elgoibar erromeria

2022 08 10 Sallobente jaiak Elgoibar prozesioa saindua

2022 08 10 Sallobente jaiak prozesioa meza elgoibar

2022 08 06 Sallobente jaiak Elgoibar prozesioa 2