Gipuzkoako eta Nafarroako bederatzi eskubaloi talde lehiatuko dira Gojko Vucinic txapelketan

Barren.eus 2022ko ira. 5a, 13:36

Gojko Vucinic Elgoibar Hiria eskubaloi txapelketaren laugarren edizioa izango dena aurkeztu du Sanlo eskubaloi taldeak.

Kadete mailako Gipuzkoako eta Nafarroako bederatzi kirol taldetako hamasei eskubaloi talde arituko dira lehian, irailaren 9tik 11ra bitartean, Olaizaga eta IMH kiroldegietan. Taldeek harrobiarekin egiten duten lana bistaratzea da txapelketa honen helburuetako bat, eta nesken zein mutilen taldeek hartzen dute parte. Olaizaga kiroldegiko kantxan lehiatuko dira nesken taldeak, eta IMHkoan mutilenak.

Barikuan, irailaren 9an, 18:30etik 20:00etara bitartean jokatuko dituzte partidak. Zapatuan 9:00etan, 11:00etan eta 12:30etan; eta, arratsaldez, 16:00etan, 17:30etan eta 19:00etan. Domekan, hilak 11, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak jokatuko dituzte, 9:00etan eta 10:15etan, eta finalak, 11:30etan eta 12:45etan izango dira, Olaizaga kiroldegiko kantxan. Bosgarrengotik zortzigarrengorako sailkapena erabakitzeko neurketak IMHn jokatuko dituzte, finalen ordutegi berean. Sari banaketa ekitaldia Olaizagan izango da.

Honako hauek dira parte hartuko duten bederatzi eskubaloi kirol taldeak:

  • ZARAUTZ KIROL TALDEA (ZARAUTZ) – Neska eta mutilak.
  • EIBAR ESKUBALOIA (EIBAR) - Neska eta mutilak.
  • SANLO ESKUBALOI TALDEA (ELGOIBAR) - Neska eta mutilak.
  • PULPO ESKUBALOI KLUBA (ZUMAIA) - Neska eta mutilak.
  • EREINTZA (ERRENTERIA) - Neska eta mutilak.
  • MALKAITZ ESKUBALOIA (BURLATA) - Neskak
  • UROLA ESKUBALOIA (ZUMARRAGA) – Neska eta mutilak.
  • ANAITASUNA (IRUÑEA) - Neska eta mutilak.
  • TOLOSA ESKUBALOIA (TOLOSA) - mutilak.

 

2022 09 05 gojko vucinic txapelketa 4 elgoibar sanlo kartela

∞Lotura duten albisteak: