Mendaroko Udaletik azaldu dutenez, ospitala eta herrigunea batuko dituen igogailuaren egiturari eutsiko dioten zutabeak sartzeko lanean ari ziren langileak, lau metroko sakonerara "planoan ageri ez zen gas-hodi bat" zulatu dutenean. Gas usaina nabaritu dutenean bertan behera laga dute dena eta abisua eman dute. Ertzainak etorri dira, eta baita gas konpainiako teknikariak ere gas-hornidura etetera. Suhiltzaileak ere bertaratu dira eta ingurukoen segurtasuna bermatze aldera anbulatorioko eta gimnasioko zerbitzua etetea gomendatu diete Udalari eta Mendaroko Ospitaleko gerentziari. Gomendioari jarraituz, zerbitzua eten eta jendez hustu dituzte anbulatorioa eta gimnasioa.
Hodia zulatu duen makina bere lekutik atetatzen dihardute orain, eta lanok amaitu bitartean inguruan jarraituko dute suhiltzaileek.
Gas ihesaren eta hornidura moztearen eraginez, gasik gabe daude hainbat etxebitzitza. Jain ahal izan dugunez, Herriko Enparantza osoa, eta Garagartzako zati bat gas zerbitzurik gabe daude. Nortegasetik jakinarazi dute zerbitzua berresartzeko lanean ari direla.
Hain justu, duela astebete Elgoibarren gertatu zen antzerako gas-ihes bat, orduan ere obra batean ari zirela.