Suhiltzaielak etorri dira gasak nondik ihes egin duen ikertzera. Era berean, Udaltzainek jendez ustu du Uparitzaga kalea, badaezpada, eta kale horretarako sarbidea moztea ere erabaki dute. Gas konpainiako teknikariak ere etorri dira ihesa aztertzera, eta gas-hornidura eten ostean, lortu dute isuria nondik zetorren atzematea. Dirudienez, kalean egiten ari diren obra batzuetan izan du sorburua gas-ihesak, ondo ikertzea falta bada ere.
Etxera edo garajeetara pasa ezinda egon dira Uparitzaga kaleko bizilagunak eta inguru horretan garajeak dituzten herritarrak, ordubete pasatxoan, harik eta 19:15ak aldera kalea berriro zabaldu duten arte. Zenbaiti luze egin zaio itxaronaldia, kosta ahala kosta pasa nahi baitzuten.