Hamar aizkolari lehiatuko dira Elgoibarko finalerdian: Oier KaƱamares, Iban Resano, J. Jose Lopez Azpilikueta, Hodei Ezpeleta, Josean Etxebarria, Xabier Zaldua, Xuban KaƱamares, Alvaro Garcia Hoyuelos Jokin Urretabizkaia eta Luis Mari Txapartegi. Aizkolari bakoitzak sei pago enbor ebaki beharko ditu: bi kanaerdiko (54 ontza), bi 60 ontzako eta bi oinbiko (72 ontza). Finalerdia 12:00etan hasiko da.
Hodei Ezpeleta, 22 urteko aizkolari mendaroarra da egungo txapelduna, iaz lortu baitzuen txapela bururatzea, Tolosan jokatu zuten finalean. Ezpeletak dio gorputzaldi "freskoarekin" ailegatuko dela Elgoibarko finalerdira eta berezia izango dela etxean bertan lehiatzea, lagunen eta aurrean. Hori bai, zuhurtziaz zehaztu du iaz izan zela txapelduna, aurten ez duela oraindik ezer irabazi, eta lan asko egin beharko duela iazko gauzetara hutbiltzeko ere. (BARREN aldizkariaren Instagrameko kontuan ikus ditzakezue Hodei Ezpeletaren adierazpenak)
Lehen sei sailkatuek lortuko dute finalerako txartela, finalerdi bakarra jokatuko baita; eta, final handia azaroaren 27an jokatuko dute Bilbon, Miribillan.
Emakume aizkolarien saioa ere antolatu dute domekarako. Laiene Pikabea, Maika Ariztegi eta Beatriz Tanco arituko dira aizkoran Olaizagan. Bi kanaerdiko enbor ebaki beharko dituzte.