Hodei Ezpeleta, Euskal Herriko txapeldun

Barren.eus 2021ko aza. 29a, 09:12

Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa nagusiak badu txapeldun berria: Hodei Ezpeleta. 22 urteko aizkolari mendaroarra hasieratik bukaerara nagusi izan zen Tolosan jokatutako finalean.

Sei aizkolari lehiatu ziren domeka goizean Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zuten Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa Nagusiaren finalean, eta Hodei Ezpeleta izan zen azkarrena lanak bukatzen, 44:40ko denborarekin amaitu zituen lanak: lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko. Lehen aizkorakadatik hartu zuen aurrea Ezpeletak, eta gainerakoek ezin izan zioten berak ezarritako erritmoari eutsi. Amaieran, minutu eta 37 segundoko aldea atera zion bigarren egin zuen Xabier Zalduari. Alde nabarmena; eta hori, arazo txiki batzuk ere izan zituela, hala nola, aizkora puskatu edota adar pare bat atera zitzaizkiola bere enborretan.

Maila honetan jokatu duen aurreneko finalean txapela lortuta, hunkituta zegoen Ezpeleta. "Nire lehenengo finala izan da, eta txikitatik amestu dudana, gainera. Mentalizatuta egon naiz, prestaketa onak emanda eta aizkorarekin gozatu dut", esan zuen txapela irabazi berritan eginiko adierazpenetan.

Euskal Herriko Txapelketa. Sailkapen Nagusia:

  1. Hodei Ezpeleta 44:40
  2. Xabier Zaldua 46:17
  3. Jose Antonio Etxeberria 47:30
  4. Oier Kañamares 48:48
  5. Iban Resano 51:30
  6. Luis Mari Txapartegi 53:27

*Argazkiak: ataria.eus

2021 11 28 aizkora hodei ezpeleta euskalherriko txap atariaeus tokikom b1 tokikom 700x700 1

2021 11 28 aizkora hodei ezpeleta euskalherriko txap atariaeus tokikom aita tokikom 700x700

2021 11 28 aizkora hodei ezpeleta euskalherriko txap atariaeus tokikom 700x700 bb tokikom 700x700

2021 11 28 aizkora hodei ezpeleta euskalherriko txap atariaeus tokikom besarkada2 tokikom 700x700

2021 11 28 aizkora hodei ezpeleta euskalherriko txap atariaeus tokikom besarkada tokikom 700x700

2021 11 28 aizkora hodei ezpeleta euskalherriko txap atariaeus tokikom txapelagaz 700x700

2021 11 28 aizkora hodei ezpeleta euskalherriko txap atariaeus tokikom txapelagaz2 tokikom 700x700

2021 11 28 aizkora hodei ezpeleta euskalherriko txap atariaeus tokikom sariak tokikom 700x700

2021 11 28 aizkora hodei ezpeleta euskalherriko txap atariaeus tokikom txap tokikom 700x700

2021 11 28 aizkora hodei ezpeleta euskalherriko txap atariaeus tokikom lagunegaz tokikom 700x700