"Ziurgabetasun handiko uneak bizitzen ari gara eta zuzenki eragiten digute egunerokoan, bereziki ekonomikoki. Horrexegatik, prezioen igoerari zein krisi energetikoari aurre egiten laguntzea ahalbidetuko du zerga eta tasen izozteak, herritarrengan eragin ekonomikoa murriztuzā. Tasa eta zergak izozteaz gainera, hobariak indartu eta egonkortuko dituztela adierazi dute, bereziki energia eraginkortasunari dagozkienak. Datorren asteazkenean landuko dute gaia Osoko Bilkuran.