Orain arte Debabarrenako hamahiru industria-enpresek bat egin dute industria-enpresen ingurumen-jardunbide egokiak balioesteko ekimenarekin. Honako hauek dira:
- ABC Compressors (Eibar)
- Bronymec (Elgoibar)
- Danobat (Elgoibar)
- EPC (Eibar)
- Gráficas Juaristi (Itziar)
- Hervel (Ermua)
- HRE Automation (Elgoibar)
- Schaeffler Iberia (Elgoibar)
- Naberan Sareak (Mutriku)
- ScrapAd (Eibar)
- Ascensores Beltran (Eibar)
- SITAB (Itziar)
- Grupo Unceta (Elgoibar)
Enpresek beren jardunbide egokiak partekatu dituzte, bideo eta laburpen-fitxen bidez, eta horien artean daude; produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua, energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriei eta industria-prozesuetako hondakinen balorazioa.
Ekodiseinuaren kasuan, besteak beste, ekodiseinuaren ziurtagiriak, fabrikazio gehigarriaren edo serbitizazioaren esperientziak aurki ditzakegu. Energiari dagokionez: energiari buruzko ISO 50.001 ziurtagiriak, energia berriztagarrien instalazioak, argiztapena ordeztea, produktuak eta zerbitzuak garraiatzeko leku gutxiago behar izatea, txandakako konpresoreak etab. dira nabarmentzekoak. Era berean, aipagarria da Garapen Iraunkorreko Helburuen bitartez zabalduko diren 2030eko Agenda Estrategia duten enpresa asko daudela.
• 2.139 tona CO2 saihestu dira
Enpresa guztien praktikak kontuan hartuta, CO2 emisioak 2.139 tona murriztuko direla kalkulatzen dute sustatzaileek, hau da, urtean 2.139 familiak isurtzen dutena. "Edo beste modu batera esanda, saihestu diren CO2 emisio horiek guztiak xurgatzeko, 37,50 hektarea baso misto beharko lirateke", azaldu dute.
• Ekimen irekia
Ekimena irekia dela gogorarazi dute, eta eskualdeko ahalik eta enpresa gehienek bere ekarpena egitea espero du Debegesak. “Ekimenari esker, Debabarreneko industria-sektorea sektore aurreratua eta ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta dagoela erakustea da helburua”. Hortaz, jardunbide egokia partekatu nahi duten enpresak Debegesarekin harremanetan jar daitezke 943- 820 110 telefonora deituta.
*Argazkian (ezkerretik eskuinera): Izaro Irazusta (Debegesa), Borja Garate (Grupo Unceta), Esther Velasco (HRE Automation), Miren Egaña (Bronymec), Adrián Merino (ABC Compressors), Elisa Galán (ABC Compressors), Aitziber Kortazar (Debegesa), Guillermo Curiel (EPC), Iñaki Iribar (Danobat), Susana Velasco (Hervel Electroquímica), Ibon Robles (Schaeffler Iberia), Andoni Juaristi (Graficas Juaristi) eta Nekane Naberan (Naberan).