Domekan egingo dute Errosario kaleko amaren ezpata-dantza

Barren.eus 2022ko ira. 28a, 15:02

Haritz Euskal Dantzari taldeak antolatuta, domekan egingo dute Errosario kaleko amaren ezpata-dantza.

San Bartolome parrokian egingo den meza nagusiarekin hasiko da ezpata-dantza, 11:30ean. Eliza barruan, taldeko ezpata-txikiek dantzatuko dute, eta meza ostean, elizako arkupeetan bilduko dira dantzariak. Handik abiatuta, prozesioa egingo dute San Bartolome eta Errosario kaleetan zehar, Udal Txistulari Bandak lagunduta, eta bi geldialdi egingo dituzte bidean: lehenengoa, Kultur Etxe parean, eta bigarrena, Errosario kaleko ama birjinaren aurrean. Kalegoen plazan bukatuko dute.

 

Lotura duten albisteak: