Ezer aldatu ez dela salatuz berrekin die mobilizazioei 24/7 plataformak

Barren.eus 2022ko ira. 29a, 10:24

Udako etenaldiaren ostean, atzo ekin zien berriro mobilizazioei Elgoibarko 24/7 plataformak. Anbulatorio aurrean batu ziren eguerdian, larrialdi zerbitzu iraunkorra eta kalitatezko osasun arreta publikoa eskatzeko.

Plataformako kide Andoni Segundok hartu zuen hitza, batutako lagunei egoeraren errepasoa egin, eta aurrerantzean eman nahi dituzten pausoen berri emateko. Zaharrak direla berri esan zien. "Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren zain gaude. Erantzun bat emateko konpromisoa agertu ziguten arren, Osakidetzak ez digu erantzuten, eta Udalak ere ez du ezer berezirik egin. Plenoan hala erabaki zutelako, guk batutako 5..501 sinadurak Jaurlaritzara bidali zituen, baina hortaz aparte, ez du ezer egin. Uda aurrean moduan jarraitzen dugu. Zain gaude", adierazi zuen.

Elgoibarko 24/7 plataformak azpimarratu du lanean eta mobilizatzen jarraituko duela bere eskaerak entzunak eta erantzunak izan artean.

2022 09 28 elkarretaratzea 24 7 plataforma anbulatorioa BARREN 11

2022 09 28 elkarretaratzea 24 7 plataforma anbulatorioa BARREN 1

2022 09 28 elkarretaratzea 24 7 plataforma anbulatorioa BARREN

2022 09 28 elkarretaratzea 24 7 plataforma anbulatorioa BARREN 4

‚ąěLotura duten albisteak: