Debabarreneko Dislexia Elkarteko kideek dislexia ezagutzea emateko informazio mahaia ipiniko dute plazan, 10:00etatik aurrera. Dislexia ikaskuntzaren nahasmendu bat da, eta deskodetze prozesuan, irakurketan eta idazkeran eragiten du.
BARREN aldizkariaren 1241. zenbakian irakur dezakezue Carmen Andersoni dislexiari buruz eginiko elkarrizketa -PDF-
Hona hemen Dislexiaren Nazioarteko Egunerako, zapaturako, antolatu duten egitaraua:
- Irakurketa errazeko saioa Olaia Revert eta Gotzon Garate Udal Liburutegiaren eskutik (10:00etatik aurrera)
- Aurpegi margotzeak eta denborapasak txikienentzat (10:00etatik aurrera)
- 11:30ean Urban Sketching saioa Ibon Serranoren laguntzarekin