Elgoibarko Udalak eguenetako kaleko azokako postuen kokapena berrantolatzea erabaki du, batetik, zenbait saltzailek erretiroa hartu dutelako eta etortzeari laga diotelako; eta, bestetik, pandemia garairako hartutako neurriak lehengora bueltatzeko unea dela erabaki dutelako. Hala, Udalak erabaki du azokan parte hartzen duten postuetarako espazioaren banaketa berri bat egitea, zeina gaurko azokan jarri duten indarrean estreinakoz.
Azokan "homogeneotasuna" lortze aldera, postuak neurri handiagoan taldekatzea erabaki dute. Hori dela eta, aurrerantzean ezin izango dituzte furgonetak postuen ondoan laga, eta azoka gunetik kanpo aparkatu beharko dituzte generoa ekartzeko darabiltzaten ibilgailuak.
Gainera, postu bakoitzak izango duen kokapen zehatza zein den jakin ahal izateko eta postu bakoitzaren espazioa mugatzek, marka batzuk ipini dituzte lurrean.