Aiako probalekuan jokatu dute gaur Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa. Lau lagun lehiatu dira: Mikel Osoro donostiarra, Gotzon Iruretagoiena 'Izeta' zarauztarra eta bi mendaroar: Jon Larrañaga eta Iraitz Ferreira. Bi txandatan lehiatu dira, eta Jon Larrañagak egin du lauretan denborarik onena 50 lokotxak batzen: 6 minutu eta 48 segundo. Bera zen orain arteko txapelduna ere, iaz, gaurko leku berean, jantzi baitzuen txapela. Iraitz Ferreirak egin du bigarren. Estreinako aldia zuen gaurkoa mendaroar gazteak eta fin aritu da oso. 7:05eko denboran saskiratu ditu 50 lokotxak Ferreirak, hutsik egin gabe. Gotzon Iruretagoiena sailkatu da hirugarren (7:14), eta Mikel Osorok egin du laugarren (7:30).
∞ Lotura duten albisteak:
- Jon Larrañaga gailendu da Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketan (2021-10-09)
- Etxegarai eta Frutos nagusi Elgoibarren jokatu zen Euskal Herriko Lokotx Biltze txapelketan (2016-11-15)
- Gotzon Zulaika bigarren eta Jon Larrañaga hirugarren, Gipuzkoako lokotx batze Txapelketan (2013-05-13)
- Jon Larrañaga Euskal Herriko txapeldun lokotx biltzen (2011-10-04)
- Santi Maiztegik 3. postua lortu du Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketan (2006-07-03)