Uda hasieran, ekainean, Elgoibarko 441 langabe (%8,13an) zeuden erregistratuta enplegu bulegoetan eta Mendaroko 68 langabe (%6,69). Uda ostean, lau hilabetera, 472 langabe (%8,71) zenbatu dituzte Elgoibarren eta 85 (%8,37) Mendaron. Hau da, 31 langabe gehiago Elgoibarren eta 17 gehiago Mendaron. Mendarokoa da deigarriena, uda hasieratik bukaerara bi puntu egin baititu gora langabezia-tasak. Aldiz, duela urtebeteko datuei erreparatuz gero, hobera egin dute datuek. 2021eko irailean 501 langabe (%9,24) baitzeuden Elgoibarren eta 472 langabe (%8,71) zenbatu dituzte joan den irailean. Hau da, 0,5 puntu egin du behera duela urtebeteko tasarekin alderatuta. Mendaron ez da apenas aldaketarik izan duela urtebeteko datuekin alderatuta: 86 langabe zeuden 2021eko irailean eta 85 orain.
Debabarrena eskualdeari erreparatuta, duela urtebete baino 151 langabe gutxiago daude eskualdean: 2021eko irailean 2.792 langabe (%10,65) zeuden eta 2.641 lanbabe (%10,08) azken datuen arabera. Soraluzen dute langabezia-maila handiena: 12,56, eta azken hilabetean gora egin du kopuruak, gainera. 1.866 herritar daude Soraluzen lan egiteko sasoian, eta horietatik 235ek ez dute lanik. Langabezi-tasa baxuena, berriz, eskualdeko kostaldeko bi herriek dute, Debak eta Mutrikuk.
Hona hemen Debabarreneko 2022eko IRAILEKO datuak, herriz herri:
- Deba 164 %6,29
- Eibar 1.487 %11,71
- Elgoibar 472 %8,71
- Mendaro 85 %8,37
- Mutriku 198 %7,62
- Soraluze 235 %12,59
- Debabarrena 2.641 %10,08
Hona hemen Debabarreneko 2022eko EKAINEKO datuak, herriz herri:
- Deba 153 %5,86
- Eibar 1.503 %11,84
- Elgoibar 441 %8,13
- Mendaro 68 %6,69
- Mutriku 189 %7,28
- Soraluze 227 %12,17
- Debabarrena 2.581 %9,85
Hona hemen Debabarreneko 2021eko IRAILEKO datuak, herriz herri:
- Eibar 1.565 (%12,32)
- Elgoibar 501 (%9,24)
- Mendaro 86 (%8,46)
- Deba 174 (%6,67)
- Mutriku 214 (%8,24)
- Soraluze 252 (%13,50)
- Debabarrena 2.792 (%10,65)