Artisauen azoka egingo dute urriaren 15ean Maalako parkean

Barren.eus 2022ko urriaren 13a

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Elgoibarko Artisauen Azoka egingo dute hil honetan, Maalako parkean, ArTalde taldeak antolatuta.

Elgoibarko zortzi artisauk parte hartuko dute zapatuan, hilak 15, Maalako parkean egingo duten azokan: Bitxi-Bitxi, Azpi's Bags, Magi, Ana, Xarlem Creations, Zu + Ni, Amalur eta Cyntia.

10:00etan zabalduko dute azoka eta 14:00ak arte egongo dira bertan artisauak beren eskulanak erakusten eta saltzen.